Emaitzei dagokionean, gazteen pilota mistoko txapelak Antzuolara joan dira, bertako Nagore eta Leire Galeanok 18-7 irabazi baitiete Ainhoa Romero eta Enara Anitua bizkaitarrei.

Eta pilota goxoari dagokionean, material honekin eskarmentu handia duten bi emakumek, Nagore Aramendi azpeitiarrak eta Leire Etxaniz etxebarriarrak jantzi dituzte senior mailako txapelak, final gogor batean Sarako Ania Oronoz eta Oneka Bereauri 18-15 gailenduta.

Azkenik pilota goxoko gazteen artean Alba Monje-Jaione Elorza sestaoarrak izan dira onenak, Uxue Gómez eta Iria Madariagari nagusitasunez (18-8),

🏆 Hiru Hiriburuak Txapelketa

📌 Igandea, 2022-10-16
🕐 Ordua: 16:00
🕋 Atano III pilotalekua

⚾ Lehenengo partida, eskuz binaka pilota mistoa gazteak finala

🔴 Nagore eta Leire Galeano 18
🔵 Ainhoa Romero-Enara Anitua 7

⚾️ Bigarren partida, eskuz binaka pilota goxoa nagusiak, finala

🔴 Nagore Aramendi-Leire Etxaniz 18
🔵 Ania Oronoz-Oneka Bereau 15

⚾️ Hirugarren partida, eskuz binaka pilota goxoa gazteak, finala

🔴 Alba Monje-Jaione Elorza 18
🔵 Uxue Gomez-Iria Madariaga 8

Emakume Master Cup © 2024